María Chivite

01 abril 2024

María
Cintruénigon jaio zen 1978an. Bikotekidea du, alaba bat eta seme bat.
Nafarroako Unibertsitate Publikoan Soziologian lizentziaduna da (2001) eta Foro Europeo-n Giza Baliabideen Antolaketa eta Kudeaketako masterra du (2002).
Lan-etapa Cadreitako oinarrizko zerbitzuetan enplegu-teknikari gisa hasi zuen. Ondoren, aholkularitza-lanak egin zituen Manpower aldi baterako laneko enpresan, eta enpleguko Europako proiektuetan lanean jarraitu zuen (Adapna ekimena, Finlandia eta Italiarekin, nabarmenena izan zen) UGT Nafarroako Soziologia Kabinetetik.
Arlo politikoan, Gazte Sozialistetan afiliatu zen 1998an. Kargu publiko gisa izan zuen lehen erantzukizuna 2003an izan zen, Cintruénigoko Udalean zinegotzi gisa, eta 2007an foru-parlamentari hautatu zuten; legegintzaldi horretan (2007-2011), Osasun Batzordeko bozeramailetza izan zuen. 2011n senatari karguaren jabetza hartu zuen, eta Goi Ganberako lehen etapan Osasun bozeramaile izendatu zuten, eta 2014ko irailetik Senatuko Talde Sozialistaren bozeramaile; urte horretan, “senatari errebelazioa” saria jaso zuen.
2015-2019 legegintzaldian Nafarroako Parlamentura itzuli zen, PSN-PSOEren zerrendaburu gisa eta, oposizioan, Talde Parlamentario Sozialistaren lana zuzenduz. Parlamentuko kazetarien saria jaso du prentsarekin duen harreman onagatik, eta Sanitaria 2000 argitalpen-taldeak ematen duen “Sanitaria” saria ere jaso du, “Politika” kategorian.
2019ko abuztuan Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakari izendatu zuten; kargu hori bete zuen joan den legegintzaldian, eta 2023ko abuztuan berretsi du.