Internet sareak eskeintzen didan paregabeko plataformatik nafarroako alderdi sozialistaren web orri berrira ongi etorria eskaini nahi dizut.Komunikazio teknolojia berrian ezinbesteko tresna da gure eguneroko bizimoduan, esparru guztietan, bai eta iharduera politikoan ere. Hori dela eta, web orri berri honen bitartez, gizarte aurreratuago, solidarioago eta zuzenago bat lortzearen alde lanegitera gonbidatu nahi zaitut. Amankomuneko helburu honi eusteko ezinbestekoa dugu zure erantzukizuna, bai eta web orri honen bitartez ere.
Nafarroako sozialistek foru erkidegoaren errealitate anitza eta bazterketa sahiesteko herritar guztiok dituzten eskubideak defendatzen ditugu. Hori dela eta, orria guztion elkargune zabala bilakatzea nahi genuke, sozialismoak bultzaturiko ideal aurrerakoi eta ezkertiarrekin bat egiten dutenendako bereziki.
Web orri berriaren bitartez eskura dituzu ihardurera politikoa, nafarroako legebiltzarrerako nahiz udal guztietarako proposamenak, gure hausnarketak eta nafarroaren garapen ekonomiko eta sozialerako ekarpenak. Bainan harago joan nahi dut: zure iradokizunak, proposamenak, zalantzak eta gaitzespenak bideratzeko esparru zabala izatea nahi nuke.
Web orri berriaren bitartez beraz, nafarroako foru erkidegorako dugun proiektu aurrerakoia hurbildu nahi dizugu. Nafarroako alderdi sozialistak nafarroaren etorkizunari eusteko behar duen laguntza eta elkarlana lortuko dudalakoan eskerrik asko zure bisitagatik!
Roberto Jiménez Alli
Secretario General del PSN-PSOE
Historia del partido